XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ondorioz, tenperatura ere altuagoa zen.

Baldintza hauetan nukleoak ezin zuen bere inguruan elektroiak mantendu.

Elektroiak eta fotoiak, orduan, elkarrekintza jarraian zeuden dispertsioaren fenomenoa dela eta.

Egoera hau ez zen gehiegi aldatu tenperatura 3.000ampdeg;K inguru egin arte.

Orduan, elektroiak nukleoekin konbinatu ziren (fase honi birkonbinaketa-fasea deitzen zaio eta aurrerago azalduko dugu xehetasun guztiak emanez) eta ordutik aurrera fotoiek ez zuten oztoporik izan unibertsoan zehar hedatzeko.

Erradiazioaren hedapen hau hasi zenean, bere banaketa 3.000ampdeg;K-ko tenperaturan dagoen gorputz beltzarena zen.

Zer gertatu zitzaion erradiazioari unibertsoa hedatuz joan zen neurrian?.

Doppler efektua aztertu genuenean ikusi genuenez, unibertsoa hedatuz doanean, erradiazioaren uhin-luzera handitu egiten da.

Suposa dezagun, ideiak finkatzeko, bi galaxia ditugula A eta B. A galaxiatik neurketak egiten baditugu, B galaxia V abiadura batekin urruntzen dela ikusiko dugu.

Aldiune konkretu batetan B galaxiatik argi-izpi bat ateratzen bada, A galaxiaraino iritsi arte egingo duen espazioa bien arteko distantzia da, , non, t, bidaia egiteko behar duen denbora den.

Denbora horretan B galaxia A-rengandik urrundu dena hau da: .

Beraz, unibertsoa denbora honetan handitu denaren proportzioa ondokoa da: .